Nortzuk gara?

A.G.A., gazteen asanblada bat da, hau da, gazteak biltzen diren eta antolatzen diren modua. Antolakuntza horren bidez, gure herria eraiki nahi dugu ikuspuntu ezkertiar eta euskaldun batekin. Asanblada hori erabat irekia da, parte hartu nahi duen edozein gazterentzako eta horizontala (ez dauka hierarkiarik, pertsona orok libreki adieraz dezake bere iritzia eta besteena bezain garrantzitsua izango da). Asanbladaren funtsa gure herriaren ahuleziak konpontzea da, era autogestionario batean, esaterako: jai eredu berri bat eratuko dugu, aisialdi modu alternatiboak eta bestelako ekintza eta aldarrikapenak. Behin zer garen jakinda, parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.


Gazte antolakuntzaz, sistemari burla!



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina