Zarena zarelako

Altxatu zaitez, izan errebelde eta gaztea!

2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

MAIATZAREN LEHENA

Maiatzaren Lehena, historikoki esanahiz beteriko data. Baina langileontzat zehazki, esanahi komuna duena: borrokarako eguna. Chicagoko Martirien omenez eta 8 orduko lanaldia lortzeko helburuarekin, borrokaz eta iraultzaz bete izandako eguna. Eta gaur egun, Abantotik ere borrokarako egun historiko hau aldarrikatzen dugu.


Gure herriak, meatzarien borrokagatik ezaguna, beste herri eta hirietako mobilizazioetara gehitu eta 2015eko maiatzaren 1ean parte hartuko du. Gure eskubideak bermatuak izan daitezen. Gure arbasoen borroka alferrikakoa izan ez dadin. Gure lanpostuetatik prekarietatea ezabatzeko. Sistema bidezkoa eraikitzeko. Horregatik guztiagatik, gure borrokarekin bat egiteko gonbitea luzatzen dizuegu Barakaldoko Bide Onera plazan 12:00etan.


2015(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Esan!

Esan! adierazpen libreko gunea da. Beheko partean zure iruzkina utzi dezakezu, betiere errespetuz. Itotzen diren ahotsak oihukatzeko, gauzak anonimoki kontatzeko...

Norberak nahi duenari buruz idatzi dezake. Eman zure iritzia eta adierazi zaitez!